viernes, 15 de abril de 2016

TOP MOBIL JOKOAK

"First wood war" guda jokoa.

First wood war: historia epiko bat, borroka interaktiboz betea, 3D grafikoetan hoberena da eta egokitutako kontrolak ditu android dispositiboetarako.

Prestatu...

       1. 50 pertsonai desberdin baino gehiago, arma astunak eta hogei defentsa  mota dituzu borrokarako zure estrategiak diseinatzeko eta irabazteko.

       2. 20 mapa desberdin baino gehiago daude, bakoitzak bere berezitasunekin.

       3. Mapa bakoitzak hiru zailtasun maila aukeratzeko ditu eta inteligentzia sistema artifizial izugarria du, borroka guztiak desberdinak egingo dituena.

       4. Joko honetan murgildu mundu original eta liluragarrian.

       5. Aktualizazio berriari esker munduko edozein pertsonekin jolas dezakezu 1vs1 borroka intentsoa protagonizatuz.

 Jokoa dohain daukazu play store-n, baina android 2.3 bertsioa baino hobeago bat behar duzu jokoa ondo funtzionatzeko. Gainera jokoak 270 mb okupatzen ditu.

viernes, 8 de abril de 2016

TOP MOBIL JOKOAK

 "vainglory" moba jokoa

Garaitu aurkari errealak emozioz betetako MOBA honetan. Borrokatu kontrol izugarri azkarrekin heroi boteretsuak erabiliz. Aurkarien "cristal vain"-a hautsi borroka irabazteko.

Ezaugarri aipagarrienak:
· Kalitate handiko grafikoak.
· 20 minututako partida guztiz entretenigarriak.
· Bi taldeen arteko borrokak
· Lagunekin aliatzeko aukera.
· Aktualizazioen maiztasun handia heroi eta ezaugarri berriekin.


Jokoa guztiz dohakoa eta segurua da play store-tik jaitsiz gero. Play sore-en 654 MB okupatzen dituela jartzen duen arren, ez fidatu, jokoak 2 GB baino gehiago okupatzen ditu deskarga guztiak egin ondoren. Artxiboa oso handia da. Beste aldetik, mugikorrak Android 4.4.2 Kitkat edo bertsio aurreratuago bat behar du jokoarekin konpatiblea izateko.

viernes, 22 de enero de 2016

TOP MOBIL JOKOAK

"Asphalt 8: airborne" auto lasterketa jokoa

 
Joko hau gure garaiko auto azkarrez beteta dago eta auto hauekin grabitatea garaitzeko aukera duzu, izan ere, salto eta akrobazia ugari eta mota askotakoak egin ditzazkezu argiaren abiaduran.

Beti amestutako autoak:
errendimendu handiko 95 auto baino gehiago
lizentziak besteak beste, Lamborghini Veneno, Bugatti Veyron, Ferrari FXX, Pagani Zonda R, Lamborghini Aventador eta Audi R8.
Jokoak benetako motorren soinuak erabiltzen ditu jokoan gehiago murgiltzeko.


Zure mugikorrean joko hau guztiz deskargatzeko 1.8 GB-ko memoria libre eduki behar duzu, baina gomendagarria da 1.8 GB baino memoria gehiago libre izatea jokoak hilean behin aktualizazioak izaten dituelako.

Joko hau play store edota app storetik dohain lor dezakezu eta baliagarria da bai android 4.0 baino gehiagotik eta baita IOS etik